viernes, 25 de noviembre de 2011

AHT: BIDEAN AURRERA ALA ATZERA GOAZ?


Urte osoan zehar hainbat eta hainbat herritarrok erabiltzen dugun garraio publikoaren kontra ez daukat ezer, eta are gutxiago hauetan teknologiaren aurrerapenak isladatzearen aurka; bai ordea, hau guztia lortzeko Zornotza eta Euskal Herri osoko lurrak hondatzen ari den Abiadura Handiko Trenaren kontra.

Zein ez da inoiz etxeko leihotik infinitura begira jarri, eta segundo parean inguruko mendiak desitxuratuta daudela ohartu? Zeinek ez du ezagutzen bere baserritik lau sosen trukean bota duten norbait? Inork ez luke eskubiderik izan beharko inoren bizitza ezta oroitzapenak horrela lapurtzeko.



Norbaitek esan lezake teknologiarentzat aurrerakuntza handia izango dela, Euskadiko hiriburu batetik besterako bidaiak tren normal batek iraungo lukeenaren erdia baino gutxiago iraungo duela, baita AHTk Euskadiko ekonomia sustatuko duela. Begiak zabalik dituenak berriz, badaki Lurrean dugun gauzarik garrantzitsu eta errespetagarriena natura dela, eta tren nazkagarri hau etengabean guztion ama den Lurra suntsitzen eta txikitzen ari dela. Asmakuntza modernoa eta baliagarria izateak ez dio Euskadiko mendiak zulatzeko ezta milaka familia beren etxeetatik botatzeko eskubiderik ematen. Honen aurka egiteko, Zornotzan adibidez, “Leginetxe” baserria okupatu zuten, eta egun batzuez bertan kontzertuak, mendi martxa, tailerrak... antolatu zituzten.

Konklusioetara etorriz, esango nukeena zera izango litzateke: guztion hobe beharra zein den esan eta Lurra suntsitu beharrean, AHT bertan behera uztea izango litzateke irtenbiderik onena. Beraz, AHTrik ez!

No hay comentarios:

Publicar un comentario