Askorentzat, ulergaitza da Arte modernoa, Courbeten errealismotik oso urruti baitago. Hala ere, kontuan izatekoa da errealismoa, bere osotasunean, ez dela sekula existitu. Denboran atzera egitea besterik ez dugu. Oroimenera datorkit historian zehar izandako arte guztien aurrekari eta maisua, Grezia. Atletak, jainko-jainkosak, filosofoak... denak zeuden idealizatuta, goitik behera, euren handitasuna eta edertasuna erakutsi nahian. Giza-itxura zuten arren, garaiko edertasun kanonaren adierazpen hutsa baino ez ziren. Gaur egun, forma arraroak ikustean astoratu egiten gara, obrak duen benetako esanahia bilatu gabe. Kontua da begiratzearekin konformatu egiten garela eta ez dugula ezer ikusten.

Bukatzeko, oihartzun gehien izan duen topikora jo nahiko nuke: "Arte modernoan dena da artea". Bazegoen artea gizakiak balio bat eman arte, artea ez zela zioen idazle bat, eta arrazoia zuen. Lehengo egunean, arteko irakasleak artelantzat jotzen duten komuna dagoela aipatu zigun. Nik, hori defendatuz, munduko zikinkeria guztien garbiketaren metafora polita izan zitekeela pentsatu nuen, gainerakoak barrez lehertzen ziren bitartean. Eurentzat, pentsaezina zen hain gauza sinple eta erabilia artea izatea.
Horregatik guztiagatik diot, norberaren gustuen arabera kritika dezakegula, baina artearen muga ezartzeko lana, obra bakoitzari balioa eta esanahia emanez, barnean duten guztia transmititzen duten artistei utzi beharko geniela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario