miércoles, 16 de mayo de 2012
ESKAERA GUTUNA
Zornotzan, 2011ko martxoaren 8an
Ametx erakundeko zuzendari jauna:
Gutun honen arrazoia udal liburutegian ezarritako arau batekiko gazteon desadostasuna da. Jakina denez, nagusien liburutegian, talde lanak egiteko moldatuta dituzten gelak daude, baina hauek erabili ahal izateko adinez nagusia izatea ezinbestekoa da. Nik, adin txikiko ikasle gazte bezala, gutun honen bidez eskatu nahi nizuke gela hauek adin txikiko gazteontzat ere irekitzea, izan ere, lan egiteko toki egokiak direla uste dugu, eta udal liburutegiaz gain ez daukagu non lanean aritu. Unibertsitateetan ez bezala, institutuko ordutegitik kanpo bertako liburutegia ixten dute, ikasleek ikasgelak utzi bezain laster eta ondorioz, bertakoek ez dugu han ezer egiterik. Gainera, lehen aipatutako gelak gazteontzako eskuragarri jartzeak gure hezkuntza, jarduera eta kooperazioa sustatzeko aukera ona dakar, nire iritziz.
Nire eskaera onartuko duzunaren esperoan, zure erantzunaren zain.
Leiore Gorriño Lariz
Urritxe Institutuko ikaslea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario