Zornotzan, 2012ko martxoaren 12an
Alkate jauna:
Gutun honen
bitartez, uda honetan udaletxean antolatuko dituen udalekuetan begirale lan
egiteko eskaera egin nahi dut. Izan ere, aste honetan Zornotzako kaleetatik
zehar datorren uztaileko lehenengo bi asteetan herri-udalekuetarako begirale
bila zabiltzatela ikusi dut, eta geroago kurrikulumean ikusiko duzun bezala,
monitoretza ikastaroko praktikak egiteko primeran datorkin lana. Ikusi dudanez, udalekuak astelehenetik
ostiralera izango dira, goizeko hamarretatik arratsaldeko seiretara arte.
Kontuan izanda ordurako klaseak bukatu egingo ditudala, lan egiteko aukera ona
iruditzen zait. Gainera, gaztea izanda lan honek bai garapen pertsonalerako eta
bai haurrak zaintzeko eta hezteko ardura hartzearekin batera, dagokidan
heldutasun maila lortzea lagunduko dit.
Besterik gabe, gutun honekin batera nire
kurrikuluma utziko dizut begirada bat bota diezaiozun.
Begirunez,
Uxue
No hay comentarios:
Publicar un comentario