2030eko
udaberria. Interitumen, Garos, ziur aski mende osoko gertakaririk
garrantzitsuena eta gizakiarentzat ezinbestekoa izango den minbiziaren aurkako
sendagaiaren sortzailea, semeak emandako atsekabeak direla eta, depresioak
jota, hiltzeko zorian dago, baina hau gertatu bezain laster bere semeak
irakurri beharreko gutun bat eman dio erizainari. Gutunak zera dio:
“Seme maitea:
Lerro hauek irakurtzen dituzun bitartean, jada ni ez
naiz zurekin egongo, baina gauza bat utzi nahi dizut opari gisa, oso ondo zaindu beharko duzuna. Dakizunez, aitatxok gaixoak
sendatzeko pozoi magikoa asmatu du,
baina zeruan dagoen bitartean, ordezkari bat behar du asmakizuna zaindu eta horretaz arduratzeko. Nik, zu hautatu zaitut arduradun. Ziur nago lana ondo egingo duzula, eta
pozoi magikoa lapurrengandik urrun gordeko duzula.
Maite zaitut.”
Gutuna
ordea, ez da sekula Lupus semearen eskuetara heldu, eta honek, aitaren
heriotzaren errudun delakoaren ustean, Interitumetik ihes egitea erabakitzen
du.
Gertatutakoaz
ohartu bezain laster, Delisek bere anaia
tratatu zuten erizainak biltzen ditu hizketa bat izateko.
-Neska-mutilak,
jada Lupusek ihes egin du, aitaren heriotzaren errudun dela sinetsiz, eta orain
dugu hain beste denboraz itxaron izandako ametsa egi bihurtzeko aukera. Beraz,
bihar bertan, haurraren desagerpena aprobetxatuz, patentea bereganatuko dut,
eta sendagaiekin lortutako diru guztia niretzat izango da. Zuei dagokionez,
hilabete hauetan egindako lana ordainduko dizuet, eta zer esanik ez hau guztia isilpean
mantendu behar duzuela.

Urteek
aurrera egin ahala, Lupusek, Beatuseko
herritar guztiek duten helburua lortzen du, zoriontsu izatea. Amets hau ordea, Muliaren
bisitarekin bukatzen da. Honek, Lupus ikusi bezain laster beregana lasterka
jotzen du, besarkada bat emanez.
-Aspaldiko
Lupus! Ezin dezakezu imajina zenbat botatzen nituen faltan zure besarkadak.
–Dio malkoen artean.
-Ba-ba-baina…
nor zara zu? –Erantzuten du erabat harriturik.
-Mulia
naiz, haurtzaroko laguna. Ez al zara
nitaz oroitzen?
-Ez
da izango! Nola zu ahaztu? Zer moduz doa dena?
-Ba…
egia esan gauzak ez doaz ongi Interitumetik. Zure aita hil zenetik gauzak asko
aldatu dira. Zu joan bezain laster, Delisek sendagaia patentatu zuen, eta bai
dirutza guztia bai jendearen miresmena bereganatu zituen. Sendagaiari
dagokionez ordea, arrastorik ere ez. Zure osaba substantzia merkeagoz osaturiko
“sendagaia” saltzen ari da benetakoaren ordez, milaka gaixo hiltzen ari diren
bitartean.
-Esanak
esan, aitak sendagaia osabaren esku utzi baldin bazuen bere arrazoiak izango
zituen. Nik behintzat, aitaren erabakiarengan kondifantza osoa dut.
-Et,
et, et. Zure aitak patentea Delisi utzi ziola esan nahian ez al zara ibiliko?
Tira, irakur ezazu gutun hau, eta geroxeago azalduko dizkizut
jakin-beharrekoak. –Lupusek, harriturik, gutuna ireki eta hauxe ikusten du:
“Seme maitea:
Lerro hauek irakurtzen dituzun bitartean, jada ni ez
naiz zurekin egongo, baina gauza bat utzi nahi dizut opari gisa, oso ondo zaindu beharko duzuna. Dakizunez, aitatxok gaixoak
sendatzeko pozoi magikoa asmatu du,
baina zeruan dagoen bitartean, ordezkari bat behar du asmakizuna zaindu eta horretaz arduratzeko. Nik, zu hautatu zaitut arduradun. Ziur nago lana ondo egingo duzula, eta
pozoi magikoa lapurrengandik urrun gordeko duzula.
Maite zaitut.”
Lupusek,
negar-zotinka dagoelarik, ezer ulertu ezinean zera galdetzen dio Muliari:
-Aizu,
nork eman dizu gutun hau eta zergatik ez da orain arte nire eskuartean egon?
-Sinesgaitza
izan arren, istorioa pausuz pausu kontatuko dizut, guztia ulertu arte. Lehenik
eta behin, gutuna nire amak eman dit zuk irakur dezazun. Berak esan didanez,
duela urte batzuk zure aitak, osabak, nire amatxok eta lagun batzuek, gazteak
zirela aurkikuntza bat egitea erabaki zuten: minbiziaren aurkako sendagaia.
Hainbat saiakeraren ondoren, formula zehatzarekin eman ezinean egonagatik, aurkikuntza
bertan behera uztea erabaki zuten, baina urte batzuk geroago, zure aitak
formula zehatzarekin eman zuen. Orduan, aitak goraipamen guztiak bereganatuko
zituela eta, osaba etsiturik eta haserre bizian zegoen, guztion lanagatik izan
ezean, Garosek ezin izango bailuke ezer ere ez lortu. Beraz, sendagaia
patentatzeko nahiarekin, aitaren hilketa planeatu zuten, nire ama eta
gainerakoak erizainez mozorrotuz. Zure aita hiltzerakoan ordea, gauzak asko
aldatu ziren. Delisek baino ez zuen jaso patentea, eta taldekide guztiek
miseria baino ez zuten jaso ordainsari.
Horregatik guztiagatik jo dut zugana, legezkoena eta
zure aitak agindutakoa patentea zure esku uztea delako, eta zurea izan beharko
litzatekeena lapurtu dizuten arren, berreskuratzeko garaiz zaudelako oraindik.
Zure aita bai gizon jakintsua… ondo zekien horrek gertatuko zena eta abisatu
arren gu ez ginen ohartu.
-Zer
esan nahi duzu? –erantzun zuen Lupusek
-Ea, ez al dituzu letra ilunak ikusten? Batu
itzazu guztiak, eta begira zer jartzen duen.
- K-o-n-t-u-z—o-s-a-b-a-r-e-k-i-n. Mulia,
Interitumera bueltatu behar dugu, baina ez soilik patentea berreskuratzeko,
baizik eta aitaren nahia egiten dugun aldi berean minbizia duten hainbat eta
hainbat gaixo sendatzeko. Bizitza berreskuratzeko eta zaintzeko.
Egun
horretan bertan, Mulia eta Lupus Interiumerantz abiatzen dira. Azken honek Solutio sendagaia patentatu, eta Delis
maltzurrak Interitumetik alde egin behar izan du betirako, jendeak
gertatutakoaz ohartu ostean jasotako mehatxuengatik. Egun horretatik aurrera, Munduak, Garos hartatik joan arte izandako kolorea
berreskuratzen du. Agian zerutik Garos
izar argitsuak berpiztuko zuen…
No hay comentarios:
Publicar un comentario